Zarauzko mendizale bat erreskatatu dute Hiru Erregeen Mahaian

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 14a

15:15ak inguruan erreskatatu dute 37 urteko emakumezko zarauztarra.

Hiru Erregeen Mahaia mendiaren gailurra. (Euskal-Herria.org) EITBk jakinarazi duenez gaur Zarauzko mendizale batek ezbeharra izan du Hiru Erregeen Mahaian (2.428 m, Nafarroa), eta Guardia Zibilaren erreskate taldeek ezbeharra gertatu den tokira joan behar izan dute bere bila. Informazioen arabera, 15:15 inguruan erreskatatu dute 37 urteko emakume zarauztarra. Erreskate lanetan Guardia Zibilaren aire unitateak eta mediku batek parte hartu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide