Argazki galeria: 22 bikote bildu dira Zarauzko Garagardo Azokako Mus Txapelketan

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 14a

16:00an hasi dute mus norgehiagoka, eta iluntzean jakingo da nor den aurtengo bikote txapelduna.

Zarautz Rugby Taldearen garagardo azokan, bapo edan eta jateaz gain, hainbat ekimen eta kontzertuz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gaur arratsaldean esaterako, Garagardo Azokako Mus Txapelketa jokoan da Munoako karpan. 22 bikotek izena eman dute norgehiagokan, eta musean arituko dira iluntzera arte. 20:00ak inguruan jakingo da nor diren aurtengo txapeldunak. Irabazleek sari ekonomikoaz gain, beren altuera garagardo kaxetan eskuratuko dute. [flickr_set id="72157682490137506"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide