Juan Muguruzaren argazkia. (Photomuseum)
AMAGOIA IBAN - Berria.eus (2017-4-14)
XXV. Argazki Bilerak zabalik ditu ateak astearteaz geroztik. Zarauzko Photomuseumen aurrekari izan zenak lau erakusketa antolatu ditu aurten. 1992. urteko erakusketa berreskuratu du urteurren biribila gogoratzeko.
Grai bateko prozesio erlijiosoen ordez, prozesio zibikoak" antolatzea. Pausoz pauso, eta argazkiz argazki. Gurutze biderik gabe. Leopoldo Zugazaren (Durango, Bizkaia, 1932) eta Ramon Serrasen (Zarautz, Gipuzkoa, 1943) duela 25 urteko kontuak dira. Zarauzko I. Argazki Bilera antolatu zutenekoak. Ordutik, argazki zaleen prozesio gune bihurtu da Zarautz Aste Santuro, hiruzpalau erakusketaz gozatzeko aukera eskainiz urtero. Gune horietako bi finkoak izan dira: Sanz Enea kultur etxea eta Photomuseum.
Azken horrek, gainera, lotura zuzena dauka I. Argazki Bilerarekin, Ramon Serrasek azpimarratu duenez: "Orain beteko da mende laurden Zarauzko I. Argazki Bilera antolatu genuela. Lehen aldi hartan, Zarautzen argazkilaritzari buruzko museoa irekitzeko proiektuaren inguruko erakusketa bat jarri genuen ikusgai, Sanz Enean. Udalak baiezkoa eman zigun, eta hala eskuratu genituen gero gure egungo egoitzako —Villa Manuelako— hirugarren eta laugarren solairuak". Hala jarri zen abian Photomuseum.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.