Gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Zarautzen, lagun bati edalontzi batekin eraso egiteagatik

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 13a

Gaur goizeko 04:30ean gertatu da erasoa, Zarauzko taberna batean.

Gizon batek edalontzi batekin eraso egin dio beste bati. Gaur goizaldean, 04:30an inguruan, 22 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Zarautzen, herritar bati edalontzi batekin eraso egiteagatik. Antza denez, bi lagun eztabaidan hasi dira taberna batean, eta batak besteari edalontzi batekin kolpea eman dio aurpegian, begi inguruan zauri larriak sortuz. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, lekuko batek erasotzailea tabernan geratzera behartu du Urola Kostako Ertzain Etxeko agenteak iritsi diren arte. Erasotzailea eta biktima Donostiako Ospitalera eraman dituzte, erasotzaileak ere eskuan zauriak zituelako. Zauriak artatu dizkiotenean erasotzailea atxilotu egin dute, eta beharrezko izapideak eginda epailearen esku utzi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide