Gaubela taldeak dantzaldia eskainiko du igandean Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 12a

Gaubela taldea. (Zarauzko Udala) Igandean Gaubela musika taldeak dantzaldia eskainiko du Zarauzko Musika Plazan. Zarauzko Udalak antolatu du saioa 19.00etatik 21:30era, eta Gaubela taldeko kideek euskal doinu dantzagarriak joko dituzte, bertaratzen diren herritarrak dantzan jartzeko asmoz. Zarauztarrak festaz gozatzera gonbidatu dituzte Zarauzko Udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide