Zarauzko Kortazar aparkalekua. (Zarauzko Udala)
Zarauzko Udalak udaldirako prestatzen duen Kortazar aparkalekua, IƱurritza auzoko Kortazar zelaian kokatzen dena, Aste Santuan eta Pazko Astean zehar martxan jarriko dute. Hala, Zarautza gerturatzen diren bisitariek ibilgailuak bertan aparkatzeko aukera izango dute. 185 ibilgailurentzat tokia dagoela jakinarazi dute udaletik.
Bihartik apirilaren 23ra egongo da zabalik, egunero, eta bertan aparkatzea doakoa izango da datozen bi astetan.