Balkoietan ikurrina zintzilikatzera animatu dituzte zarauztarrak EAJtik. (Bidasoako Hitza)
Igandean Aberri Eguna ospatuko da, eta Zarauzko jeltzaleek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako. Horrez gain, abertzale guztiak euren etxeetako balkoietan "euskal aberriaren ikur nagusia den" ikurrina zintzilikatzera animatu dituzte EAJtik, "euskaldunontzat hain garrantzitsua den egun hau ospatzeko".
EGITARAUA
Apirilaren 16a, igandea.
- 11.00etan, Santa Maria La Real parrokian meza nagusia izango da, eta Zarautzen zendutako EAJko alderdikideak gogora ekarriko dituzte.
- Ondoren, Batzokian hamaiketako bat eskainiko zaie EAJko alderdikideei eta egoitzara gerturatzen diren guztiei.
- 13:30ean, “Gora ta Gora Euskadi” abesteko elkartuko dira ikurrinaren aurrean.