Aste Santua eta Zarauzko garagardo azoka dela eta, gaueko autobus zebitzu bereziak izango dira datozen egunetan Azkoitia eta Zarautz artean. Zarauztik honako ordutegietan irtengo dira autobusak: 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan. Zarautzera joateko, aldiz, 00:00etan, 02:00etan eta 04:00etan irtengo dira autobusak Azkoititik.