Ezkerretik, ZKEko presidente Esteban Collantes, Izeta II.a eta Iban San Martin Kirol zinegotzia, sari banaketan.
Jende ugari bildu da gaur Aritzbatalde pilotalekuan, Bi Harri Txapelketa zuzenean ikusteko. ZKEko Herri Kirol sailak antolatuta eta Zarauzko Udalaren babesarekin, hamar harri-jasotzaile lehiatu dira bi harri baldarrekin: Agustin Iruretagoiena
Izeta I.a (Aia), Joxe Ramon Iruretagoiena
Izeta II.a (Aia), Jexux Mari Iruretagoiena
Izeta III.a (Aia), Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.a (Zarautz), Iñigo Eizagirre Eiza (Zarautz), Jokin Eizmendi (Zarautz), Joseba Ostolaza
Ostolaza II.a (Orio), Imanol Illarramendi
Kortaberri (Aia), Xabier Peñagarikano
Peña (Aizarnazabal) eta Sergio Mielgok (Madril).
Zazpi minututan, bakoitzak txandaka altxatu ditu harriok. Izeta II.a nagusitu da bigarren urtez, iazko altxaldi kopuru bera eginda. 25 jasoaldi egin ditu guztira, 13
Mollarri harriarekin eta 12
Jai Txiki-rekin. Hona hemen sailkapen orokorra:
- Izeta II.a: 25 altxaldi, 13 Mollarri-rekin eta 12 Jai Txiki-rekin
- Eizmendi: 24 altxaldi, 12 Mollarri-rekin eta 12 Jai Txiki-rekin
- Izeta IV.a: 22 altxaldi, 11 Mollarri-rekin eta 11 Jai Txiki-rekin
- Izeta III.a: 21 altxaldi, 11 Mollarri-rekin eta 10 Jai Txiki-rekin
- Ostolaza II.a: 19 altxaldi, 10 Mollarri-rekin eta 9 Jai Txiki-rekin
- Kortaberri: 18 altxaldi, 9 Mollarri-rekin eta 9 Jai Txiki-rekin
- Izeta I.a: 16 altxaldi, 8 Mollarri-rekin eta 8 Jai Txiki-rekin
- Eiza: 16 altxaldi, 8 Mollarri-rekin eta 8 Jai Txiki-rekin
- Peña: 16 altxaldi, 8 Mollarri-rekin eta 8 Jai Txiki-rekin
- Mielgo: 15 altxaldi, 8 Mollarri-rekin eta 7 Jai Txiki-rekin