Irudietan: 'Merkatutik Zuretzat!' zikloko lehenbiziko saioa, Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2017ko apirilaren 8a

Gaur abiatu dute Zarautzen Merkatutik Zuretzat! proiektua, Merkatu plazan. Jende ugari bildu da Zarauzko Udalak antolatu eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Urkomeren babestutako zikloko lehenbiziko hitzorduan. Lehenbizi, osagarrien nondik norakoak aurkeztu dituzte ekoizleek, eta ondoren, Aiala sukaldaritza eskolako ordezkariek horiekin bi plater nola prestatu azaldu dute, show cooking saio baten bitartez. Hain zuzen era, penka eta antxoekin plater bana prestatu dute. Haurrentzat txokoa ere atondu dute Merkatu plazako lehenbiziko solairuan. [flickr_set id="72157679002727684"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide