Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean

Zarauzko Hitza 2017ko apirilaren 7a

Senior nahiz eskolarteko mailetako irabazleak erabakiko dira azken jardunaldi horretan.

Igande goizean jokatuko dituzte 73. Hondartzako Futbol Txapelketako azken partidak. Eskolartekoen nahiz seniorren finalak izango dira, 09:45etik aurrera. Haurrei dagokionez, Zaralardi 5N eta Antoniano 5N lehiatuko dira alebin nesken 5. mailan; Urrezko baloiak eta Salleko AM, alebin mutilen 5. mailan; Zaralardi 6N eta La Salle NA, alebin nesken 6. mailan; eta La Salle BM eta Izardik ez, alebin mutilen 6. mailan. Emakumezko seniorren kasuan, Zubi-Ondok eta Kupela tabernak izango dute jokoan lig,a eta Sakana taberna eta Oreka-Kaioa taldeek XIII. Emilio Olazabal Kopa. Gizonezkoetan, Kosta Hortz Klinika eta Asti Pinturak ariko dira nor baino nor liga irabazteko, eta XXIII. Juan Irigaray Kopa bereganatzeko, berriz, Salegi taberna eta Euskalduna taberna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide