'Gure gorputza, gure herria, gure erabakia' hitzaldia izango da gaur, Zarahitzen egoitzan

Zarauzko Hitza 2017ko api. 5a, 14:57

Arantxa Arruti Odriozola eta Edurne Epelde Pagolak eskainiko dute, 19:00etatik aurrera.

Maiatzaren 7ko herri galdeketari begira, askotariko saioak ari da antolatzen Zarahitz. Gaur, esaterako, erabakitzeko eskubidea, subiranotasuna eta feminismoa izango dute hizpide, herri ekimenak eta Bilgune Feministak elkarlanean antolatuta.  Arantxa Arruti Odriozola eta Edurne Epelde Pagola zarauztarrek eskainiko dute Gure gorputza, gure herria, gure erabakia hitzaldia. Biak ala biak Euskal Herriko mugimendu abertzale eta feministetan aritutakoak dira, bi belaunaldi ezberdinetan. Samara Velte Berriako kazetari eta Zarahitzeko kideak gidatuko du ekitaldia, eta Lo Eizagirre surflari zarauztarraren bideo bat ere eskainiko dute. Horren bidez, harentzat erabakitze eskubidea zer den azalduko du, trasn identitatetik. Ekitaldia Zarahitzen egoitzan izango da, 19:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide