Irabazi Zarautz udal taldeak etxebizitzari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu, Etxebizitza eskubidea al dugu? lelopean. Lehenbizikoa ostegunean izango da, apirilaren 4ean, etxebizitza eskuratu ahal izateko politika publiko berrien inguruan. Iker San Roman etxebizitza politiken aholkulariak eskainiko du hitzaldia.
Hurrengo egunean, Etxebizitza duin baten aldeko borroka: kaleratzeak, zoru klausulak... jardunaldia eskainiko du Stop kaleratzeak-eko Salvador Gonzalezek. Bi saioak Antoniano aretoan izango dira, 19:00etatik aurrera.