Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan egingo dute txapelketa. (Hitza)
Zarauzko Harri Txikien Txapelketa jokatuko da datorren larunbatean, hilaren 8an. 18:00etan hasiko da lehia, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Zazpi minutuko txanda bakarrean 117ko Jai Txiki harria eta 121 kiloko Mollarri harria jasoko dituzte honako hamar harrijasotzaile hauek:Joxe Ramon Iruretagoiena
Izeta II.a (Aia), Hodei Iruretagoiena
Izeta IV. (Zarautz), Jokin Eizmendi (Zarautz), Joseba Ostolaza
Ostolaza II.a (Orio), Jexux Mari Iruretagoiena
Izeta III.a (Aia), Imanol Illarramendi
Kortaberri (Aia), Urtzi Telleria
Telleria II.a (Lasarte), Iñigo Eizagirre
Eiza (Zarautz), Xabier Peñagarikano
Peña (Aizarnazabal) eta Sergio Mielgo (Madrid).
Gaur egungo marka, 25 jasoaldikoa, Joxe Ramon Iruretagoiena
Izeta II.ak egina da, eta marka hori ontzen duenarentzat 300 euroko diru sari berria jarri dute.