Berme Batzordeko kideak. (Zarahitz)
Maiatzaren 7a hurbildu ahala, herri galdeketaren inguruko kontu guztiak zehazten eta bideratzen ari da Zarauzko Zarahitz herri ekimena. Atzo, esaterako, Berme Batzordea aurkeztu zuten hedabideen aurrean, frantziskotarren komentuko liburutegian egindako agerraldian. Zarahitzeko ordezkariek jakinarazi zutenez, Berme Batzordea izango da maiatzaren 7ko herri galdeketaren "gardentasuna eta zuzentasuna" bermatzeko organo gorena. Zortzi kidek osatuko dute Berme Batzordea: Esther Agirre, Juanjo Alvarez, Andoni Eizagirre, Mikel Elorza, Amagoia Gurrutxaga, Iñigo Iruretagoiena, Joakin Landa, Ainhoa Murua.
Ikusi kide bakoitzaren profilak
Zarauzko Hitza-ren webgunean.