Langileek greba amaituta, martxan da berriz Zarauzko kiroldegia

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 30a

09:30az geroztik, zabalik da berriz ere kiroldegia.

Kiroldegi langileak. (Aritz Mutiozabal) Zarauzko kiroldegiko langileek bertan behera utzi dute greba gaur, osteguna, hitzarmena sinatu ostean. Horrenbestez, 09:30az geroztik, zabalik da berriz ere kiroldegia. Udal Gobernuak BPXporten lan hitzarmena jarri zien langileei mahaiaren gainean joan den martxoaren 23an. Orduz geroztik negoziatzen aritu dira langileak eta enpresa, eta langileek hitzarmena "ontzat" jota, gaur goizean, 08:30ean, erregistratu dute dokumentua udaletxean. Langileak "oso gustura" daudela azaldu du ELAk. Laster informazio gehiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide