Zarauzko Surf Elkartea indartsu Kantauri Surf Ligan

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 29a

Azken bi jardunaldietan parekotasun handia egon da jokoan izan ziren lau saioetan, eta gutxigatik bada ere, Zarauzko Surf Elkarteak jokatutako saio guztiak irabazi ditu.
Martxoaren 18an Artzabal surf Taldea menderatu zuten zarauztarrek, 24-29koarekin, eta joan den asteburuan, martxoaren 25ean, Getxoko taldearen aurka 28-27 irabazi zuten. Lehenengo jardunaldian atsedena izan zuten Zurriola Surf Eskolakoak ere oso indartsu hasi dira, eta jokatutako bi saioetan garaipena lortu dute. Ondorioz, bigarren postuan kokatu dira, eta momentuz ZSEkoen aurkari zuzena izan daiteke. Hurrengo jardunaldian, elkarren aurka lehiatuko dira, sailkapenerako garrantzitsua suertatu daitekeena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide