Elliott Murphyren bisita jasoko dute larunbatean Zarauzko Garoan

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 28a

Garoa liburu dendak gonbidatuta, Parisen bizi den musikari estatubatuarra ariko da Paperezko Kontzertuetan.

Elliot Murphy musikaria izango da Paperezko Kontzertuetan. Bi saio eskainiko ditu datozen egunotan, Joseba Martin kazetariaren laguntzarekin. Bata, Donostian, Tabakalera eraikuntzako Kutxa Kultur Kluba espazioan, martxoaren 31n, 20:00etan hasita. Bestea, Zarauzko Garoan, apirilaren 1ean, 12:30etik aurrera. Paris stories (Izana Editores, 2017) liburua aurkeztuko du, abesti eta abesti artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide