Zarauzko Herri Lasterketa antolatu dute maiatzaren 7rako

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 28a

Ibai Berazierto, Zarautz-Aia lasterketan (Aritz Mutiozabal). Ibai Berazierto korrikalariaren ekimenez, proba berri bat sortu dute herrian: Zarauzko Herri Lasterketa. Maiatzaren 7an jokatuko da, 11:00etan hasita, eta 8,5 kilometro izango ditu; Musika plazatik abiatuta dira parte hartzaileak, eta udaletxea aurrean izango dute helmuga. Ibilbidearen mapa facebook atarian eman du ezagutzera, eta asfaltoa, pista, bidegorria, biotopoa eta malekoitik igaroko da. Beraziertok A3 el Km! izeneko kirol talde berria sortu du eta, hain justu ere, talde horren izenean antolatu du lasterketa. 16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte, eta izena Herrikrossan eman daiteke, 10 euro ordainduta. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da Txiki Polit jatetxean, baina 13 euro ordainduta. Lehen hiru sailkatuentzat izango dira sarian, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Era berean, opariak izango dira parte hartzaile guztientzat eta hainbat zozketa egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide