https://youtu.be/SqYWl49j6GE
I love Rock elkarteak antolatu ohi duen Rockumentalak! zikloak hamar urte beteko ditu aurten, eta urtemuga ospatzeko, kontzertu berezia antolatu du. Torontoko The Sadies laukotea gonbidatu du, eta duela hilabete pasatxo argitaratutako Northern Passages diskoa aurkeztera etorriko dira herrira. Emanaldia larunbatean izango da, Modelo aretoan. Honakoa ez da euren lehenbiziko bisita; 2014ean ere kontzertua eskaini zuen, elkarte berak gonbidatuta.