Gazteen eskubaloi formazioaz ariko da solasean Enrique Diez Maestro, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 23a

Hitzaldia igande honetan izango da, martxoaren 26an, Aritzbatalde kiroldegiko aretoan.

[caption id="attachment_317849" align="aligncenter" width="300"]Enrique Diez Maestro entrenatzailea saio batean. Enrique Diez Maestro entrenatzailea saio batean.[/caption]
Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren eskutik, Enrique Diez Maestrok benjamin eta alebin mailakoen formazioari buruzko hitzaldia eskainiko du. Saioa igande honetan izango da Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, 16:30etik 19:30era.
Esperientziadun entrenatzaile nazionala da Diez Maestro, eta liburu bat ere idatzia du eskubaloiaren ikaste-prozesuan pertzepzioak nahiz sormenak duen garrantziaz.
Hitzaldia Zarauzko Eskubaloiko entrenatzaile guztiei dago zuzenduta, baina baita interesa duen edonori ere. Bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena zarauzkoeskubaloia@gmail.com helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide