Ingurumen teknikari Gloria Vazquez eta Zerynthia elkarteko Dan Lertxundi (Aritz Mutiozabal).
Orokieta Herri Eskolako ikasleek, herriko ikastetxe guztien izenean, zumarrak landatzen aritu zuren hilabete hasieran, Astin. Onddo batek eragindako gaitzak jota –zumarraren grafiosia–, zuhaitz horiek desagertzen ari dira Europa osoan, eta horrek W-zuria izeneko tximeletari eragiten dio, zumarren loreak behar dituelako elikatzeko. Ingurumen departamentuak espezie hori babesteko eta berreskuratzeko proiektua martxan jarri du, Zerynthia elkartearekin batera.
Biodibertsitate galera horri aurre egiteko programa bat martxa jarri da hainbat herrialdetan. Ingurumen zinegotzi Gloria Vazquezek. esanetan, "programa horren barruan Espainiako Ingurumen Ministerioak interesatuen eskura jartzen ditu gaixotasun horrekiko erresistenteak diren zumarrak, eta horietako batzuk dira hemen zuhaitz egunean Orokietako ikasleek landatu zituztenak". Landatutako zumarrak oraindik gazteak direla gaineratu du, "baina hazten direnean tximeletaren bizilekua izatea dugu helburu".