Larunbat gauean argiak itzaltzeko deia egin du Zarauzko Udalak

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 22a

Adena WWF erakundeak antolatutako Planetaren Ordua kanpainarekin bat egin du erakundeak, eta herritarrei eskatu egin die larunbatean 20:30etik 21:30era argiak itzaltzeko. Ordu horretan, Santa Maria Real parrokiako, San Frantzisko elizako, udaletxeko, Torre Luzeako, Sanz Eneako eta Villa Mundako argiak itzaliko ditu Zarauzko Udalak.

Klima aldaketaren eraginaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko, Adena WWF erakundeak Planetaren Ordua kanpaina jarri du abian, beste urte batez. Aurten ere, Zarauzko Udalak bat egin du kanpainarekin. Zentzu horretan, larunbatean 20:30etik 21:30era argiak itzaltzeko deia egin du. "Ekintza sinboliko horren bidez, gure ingurumenarekiko konpromisoa adierazi nahi dugu", nabarmendu du Gloria Vazquez Agenda 21 saileko zinegotziak. "Klima aldaketaren kontrako neurriak hartzeko beharra dago. Orokorrean pentsatu eta tokian jardun lemari jarraituz, gure etxeko argiak itzali egingo ditugu, planeta pizteko", dio. Hala, kanpainarekin bat egin eta parte hartu nahi dutenek etxeko argiak nahiz etxetresna elektrikoak itzali beharko ditu aipatutako ordubetean. Ordu horretan eta ekimenarekin bat eginez, Zarauzko Udalak ere Santa Maria Real parrokiako, San Frantzisko elizako, udaletxeko, Torre Luzeako, Sanz Eneako eta Villa Mundako argiak itzaliko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide