Zarauzko halterofiliakoek emaitza bikainak lortu dituzte Euskadiko Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 19a

Halterofiliako Euskadiko Senior Txapelketa jokatu zen atzo, larunbata, Gasteizen, Indarra Klubaren egoitzan. Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia taldeko bi: gizonezkoetan Iker Guillamon eta emakumezkoetan Ainhoa Larramendi. Entrenatzaile, berriz, Jon Mendizabal aritu zen Danena klubeko Bautista Kortajarenarekin batera. Gizonezkoetan lehen postua lortu zutten Gipuzkoako selekziokoek. Danena klubeko Mikel Alvarez, Igor Sasiain, Jon Ander Iriarte eta Asier Gallegok eta Zarautz KE-ko Iker Guillamonek osatu zuten taldea. Emakumezkoetan bigarren egin zuen Gipuzkoako taldeak. Kasu horretan, taldea osatu zuten Danenako Naiara Madrid, Laura Plaza eta Ane L. Herranzek eta Zarautz KE-ko Ainhoa Larramendik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide