Astelehenean bildu ziren kiroldegiko langileak udal ordezkariekin. Horiek enpresen proposamena helarazi zieten, eta beharginek adierazi dute
proposatutakoa ez dela inondik ere euren eskakizunetara hurbiltzen. Udal ordezkariek, euren aldetik, nabarmendu dute adierazpenok aztertuko dituztela eta
bitartekari lanetan jarraituko dutela auzia lehenbailehen konpon dadin.