Kiroldegian pankartak, atzo. (Aritz Mutiozabal)
"Kiroldegiko langileok dagoeneko 8 greba egun egin ditugu eta gure lan gatazkak konpondu gabe jarraitzen du". Hori dela eta, aurreikusi bezala, BPXport eta Balea Igeriketako enpresetako langileek larunbatera arte jarraituko dute greban. Astelehenean hasi zuten sei eguneko lanuztea eta, hain justu, eguerdian bildu ziren kiroldegiko langileak Udal Gobernuko ordezkari gisa. Bertan, enpresen proposamen berriak aurkeztu zizkieten beharginei.
Horiek arratsaldean izan zuten asanblada, bileran jaso zutena aztertzeko. Langileen arabera, proposamena "ez da inondik ere" beren eskakizunetara hurbiltzen. Azaldu dutenez, 2017rako soldatan %1,8ko igoera eta gainontzekoetan %1a proposatu diete, "KPIari erreferentziarik egin gabe". Haien eskakizunak "udalarentzat argiak, errazak eta guztiz jasangarriak" dira: KPIa gehi 2 puntu igotzea soldata, lanerako oinarrizko ekipamendua eta ikastaroak prestatzeko orduak ordaintzea, besteak beste.
Jarraitu irakurtzen
Zarauzkohitza.eus atarian.