'Ckristopagania' argazki erakusketa ireki dute Zarauzko Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 14a

Kontrajarriak diren bi kontzeptu eta jarrera uztartu ditu Jesus Mari Arruabarrena argazkilari durangarrak Ckristopagania izeneko proiektu fotografikoan. Alde batetik, jainkotiarra dena jaso du eta, bestetik, berriz, paganoa dena. Inauteriak, herriko jaiak, Aste Santua, erromeriak eta halakoak bi modutara ospatzen dira, ikuspegi lurtar batetik nahiz espiritualetik begiratuta, eta bien artekoa irudikatu du Arruabarrenak.
Erakusketa gaur zabaldu dute Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan, eta apirilaren 19ra arte izango da ikusgai. Asteartetik igandera dago zabalik museoa, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide