Bost eguneko irteera antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak Aste Santurako. Guadarramako mendizerra eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Cercedillako El Ribelen hartuko dute ostatu, pentsio erdian.
Izena martxoaren 13tik 17ra eman ahako dute bazkideek, eta bazkide ez direnek, berriz, martxoaren 20tik 24ra. Elkarteko egoitzara jo beharko da horretarako, 19:30etik 20:30era, edota telefonoz deitu 943-132911 telefono zenbakira. Derrigorrezkoa da federatuta egotea.
Hona hemen egunez eguneko egitaraua:
- Apirilak 13, osteguna. 06:45ean irteera Agoueseneko biribilgunetik—06:30erako han egotea gomendatzen da—. 12:00ak alderako Segovia hiriburura iristea aurreikusten da, eta han geldialdia egingo dute. Hiria ezagutu eta bazkaltzeko geltokia izango da. 16.30ean Cercedillara joko dute. Bertan Las Dehesas inguruan ordu pare bateko ibilalditxoa egiteko aukera izan da.
- Apirilak 14, ostirala. Mendi ibilaldia: San Rafael- Cueva Valiente (1.903 metro)- Peguerinos. Distantzia: 21,5 kilometro inguru.
- Apirilak 15, larunbata. Mendi ibilaldia: La Pedriza. Bi txango aukera izango dira: bat luzea, 17,5 kilometro ingurukoa, eta bestea motza, 14 kilometro ingurukoa.
- Apirilak 16, igandea. Mendi ibilaldia: Cercedilla- Siete Picos (2.093 metro) – Navacerrada – Boca del Asnoko aparkalekua. Hemen ere ibilbide luzea edo motza egiteko aukera dago. Motza egin nahi duenak (14 kilometro) Navacerradako mendatean autobusa edukiko du, luzea egitea aukeratzen duenak 22 kilometroko ibilbidea egingo du.
- Apirilak 17, astelehena. Cercedillatik Sepulvedara joango dira, hiria ezagutzera. Bazkalostean abiatuko dira Zarautzera.