09:00ak inguruan hasi dute 420 haurrek eta 180 gurasok ibilaldi neurtua. Pagoeta mendizale elkarteak antolatuta,
batzuk ibilaldi motza egin dute, Talaimendi inguruan, eta beste batzuk, berriz, luzea, Mutxio, Santa Barbara eta Zingira inguruan. Zarauztarrez gain, inguruetako herrietako haur eta gurasoek ere hartu dute parte, besteak beste, Azkoitia, Azpeitia eta Donostiakoak. Salbatore Mitxelena inguruan hasi dute ibilaldi neurtua eta bertan amaitu dute.
Eguraldi txarra medio, aurreikusita zeuden ekintza batzuk bertan behera geratu dira, besteak beste, Malla-Arria inguruan egitekoak ziren jokoak. Hala ere, antolatzaileek ekitaldiaren balorazio positiboa egin dute eta "gustura" agertu dira parte hartze zabalagatik.
[flickr_set id="72157677837594424"]