Emakumeen Etxea irudikatu dute Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 11

Goizetik jende ugari bildu da Lege Zaharren enparantzan irudikatu duten Emakumeen Etxean. Ramos Serras eta Celina Gorostizagaren argazki erakusketa, autodefentsa feministara hurbilpen tailerra, sabel dantza ikastaroa... Askotariko ekintzak hartu ditu karpak.
Eguerdi aldera, batukadaren laguntzarekin, hainbat eta hainbat herritarrek aldarriz eta kolore morez bete dute Alde Zaharra. Emakumeen Etxearen inaugurazio sinbolikoarekin amaitu dute martxoaren 8ko ekitaldi nagusia. [flickr_set id="72157677893492883"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide