Katapulta Tour zirkuituan ariko dira Zarauzko Buffalo eta Perlak taldeak

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 7a, 19:32

Hautatutako artistek beren lana erakutsi ahal izango dute Gipuzkoako hainbat agertokitan, eta baita Gaztemaniak programak antolatu ohi dituen ekitaldietan hasierako gonbidatu gisa nahiz Jazzaldian ere.

Perlak laukotea grabazio estudioan. (Zarauzko Hitza) Hautatu dituzte Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 programan parte hartuko duten artistak, eta tartean daude Zarauzko Buffalo eta Perlak taldeak. Programa horren helburua da musikaren eta arte eszenikoen arloan bertako talentua sustatzen laguntzea, kultur programazio egonkorra duten espazioak duten garratnzia nabarmentzea eta kultur arloa bera dinamizatzea. Zentzu horretan, hautatutako artistek euren lana erakutsi ahal izango dute Gipuzkoako hainbat agertokitan, eta baita Gaztemaniak programak antolatu ohi dituen ekitaldietan hasierako gonbidatu gisa nahiz Jazzaldian ere. Besteak beste, Donostia, Irun, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Eibar, OƱati eta Errenterian izango dira ekitaldiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide