Igandean Lehendakari Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Zelai Ondoko bolatokian. 68 bolarik eta 30 tokalarik parte hartu zuten, eta boloetan "lehia estua" izan zen; izan ere, Urnietako Martin Lizeaga eta Lasarte-Oriako Josu Lasa parez pare aritu ziren. Gauza bera gertatu zen Fermin Illarramendi zarauztarraren eta Martin Retegi zegamarraren artean, 3. eta 4. postuak eskuratzeko lehian aritu baitziren.
Tokan, Antonio Amundarainek "erraz" irabazi zuen, eta Illarramendik egin zuen bigarren. Antolatzaileak, Bol&Tok Kirol Klubak, eskerrak eman dizkie parte hartzaileei nahiz Zarauzko Udalari, Sukinorri eta Ameztigain sagardotegiari, emandako babesagatik. Txapelketako irudiak
honako lotura honetan ikus daitezke.
Honako hauek izan ziren igandeko emaitzak:
Boloak:
1. Martin Lizeaga (Urnieta) 47 birla
2. Josu Lasa (Lasarte-Oria) 47 birla
3. Fermin Illarramendi (Zarautz) 46 birla
4. Martin Retegi (Zegama) 46 birla
Toka:
1. Antonio Amundarain (Irun) 18 toke
2. Fermin Illarramendi (Zarautz) 12 toke
3. Iñaki Maiz (Gabiria) 12 toke
4. Felix Maiz (Gabiria) 10 toke