Skasti taldeak herri galdeketako abestia grabatu du

Zarauzko Hitza 2017ko mar. 6a, 11:36

Skasti taldea atzo Zestoako Gaztain estudioan izan zen, maiatzaren 7an egingo den herri galdeketaren aldeko abestia grabatzen, Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren gidaritzapean. Letra Andoni Egañak sortu du eta Zarauzko taldeak jarri dio musika. Laster izango da entzungai. Ikusi bideoa Zarauzko Hitzaren atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide