Ikusmina sortu du 'Herrikoa' dantza ikuskizunak Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 5a

Lapurdiko Zarena Zarelako konpainiako dantzariak , Merkatu plazan (Aritz Mutiozabal). Duela astebete, euskal dantzaren inguruko Soka erakusketa zabaldu zuten Zarauzko Sanz Enea kultur etxean. Horrekin lotuta, Lapurdiko Zarena Zarelako konpainiak Herrikoa dantza ikuskizuna eskainiko du goizean, Merkatu plazako lehen solairuan. Hainbat herritar bertaratu da, eta ikusminez jarraitu du saioa. Ondoren, 12:00ak aldera, Mutxikoak izan dira, Alaken taldearen eskutik. Ikuskizuneko argazki bilduma ikusgai Zarauzko Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide