Jokoan dira bola eta toka probak Zarauzko Zelai Ondo auzoan

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 5a

Bola proba jokatzen ari dira (Aritz Mutiozabal). Lehendakari Txapelketako bigarren jardunaldia dute jokoan, Zelai Ondo auzoko bolatokian, Zelaiondoko Bol&Tok Klubak antolatuta. Bolan 31 lagunek hartu dute parte, goizean, eta 17 lagunek tokan. Arratsaldean, 16:00etatik 17:00etara, jarraituko dute bi probekin, eta goizekoa adina parte hartzea espero dute. Bi probetako argazki bilduma ikusgai Zarauzko Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide