Azken Portu Goian dauden ezintasuna dutenentzako aparkalekuak. (Zarauzko Udala)
Ezintasuna duten pertsonentzako aparkaleku txartelen iruzurrezko erabilera antzeman dute Zarauzko Udalean, eta Mugikortasun zinegotzi Maite Garrastazuk salatu egin du gidari batzuek txartel hauei ematen ari zaien erabilera desegokia. "Txartelen jabeari laguntzen dieten pertsonak erabiltzen ari direla antzeman dugu, titularrak ibilgailuan izan ala ez izan. Hau da, txartelaren jabea autoan ez dagoela txartela erabiltzen ari den edonor kolektibo oso baten eskubideez baliatzen ari da”, nabarmendu du.
Udaletik gogoratu dute txartel mota hori "pertsonala eta transferiezina" dela; hau da, txartela mugikortasun arazoak dituen pertsonari ematen zaio, eta ez ibilgailu jakin bati. Txartela pertsona hori ibilgailu barruan dagoenean erabili daiteke soilik. Udaletik txartelen erabilera egokia egitea eskatu dute, eta mugikortasun zinegotziak erregutu die txartelen jabeen familia, lagun eta gertukoei, titularrak beraiekin bidaiatzen ez duenean, ibilgailua ohiko guneetan aparkatzeko eta mugikortasun arazoak dituztenentzat gordeta dauden aparkalekuak libre uzteko.
Jarraitu irakurtzen
Zarauzkohitza.eus atarian.