Auto karabana grebaren lehen egunean

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 2a

17:00ak aldean abiatu dira kiroldegi aurretik, eta, beren lan baldintzak aldarrikatuz, herriari itzulia eman diote.

Kiroldegiko langileak autoetan irten dira aldarriak eginez. (Aritz Mutiozabal) Iragarri bezala, kiroldegiko langileek auto karabana egin dute greba deialdiko lehen egunean. 17:00ak aldean abiatu dira kiroldegi aurretik, eta, beren lan baldintzak aldarrikatuz, herriari itzulia eman diote. Hurrengo bi egunetan egun osoko lanuzteekin eta mobilizazioekin jarraituko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide