Eneko Agirre: "Politikariek agintaldian zehar ere kontuak ematea da gakoa"

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 2a

Duela ia hiru urte jarri zuten martxan Osoigo plataforma Garoa Web Consulting-eko lagunek. Orain, Atlantikoaren beste aldera saltoa eman eta Argentinara zabaldu dute. Eneko Agirrek egitasmoaren berri eman dio Hitzari.

Duela hilabete inguru jakinarazi zuten Donostiako Garoa Kultur Lab ixtera zihoazela. «Oso polita izan den kapitulua itxi dugu eta orain beste fase bat irekiko dugu», adierazi du Eneko Agirre Garoako ordezkariak. Hain zuzen, Osoigo.com plataforma indartzea da horietako bat. Nolatan egin duzue salto Argentinara? Euskal Herrian zein Espainian erantzun ona jaso duela ikusita, herrialde ezberdinetatik proposatu ziguten Osoigo leku haietara ere zabaltzea. Argentinatik proposamen serioa egin ziguten orduan: bi enpresa elkartu eta eurek hartu zuten ardura bertan  Osoigo marka aurrera eramateko. Duela sei bat hilabate hasi ginen harremanetan, plataforma ahalik eta modu duinean eramateko hara. Eguneroko lan hori beraiek egingo dute, eta guk kudeatuko dugu hemendik. Osoigo sortu zenutenean adierazi zenuten «entzuten duten politikarien ataria» zela. Argentinan ere entzuteko prest agertu dira, beraz. Bai. Osoigorekin hasi ginenean, Espainiako Kongresura joaten ginen beldurrez, esanez «zein gara gu,  plataforma baten bidez, herritarren galderei erantzuteko ardura eskatzeko?». Aurkezten hasi eta konturatu ginen, ordea, politikariek begi onez ikusten zutela, eta tresna erabiltzeko prest zeudela. Eurek esperimentu gisa hartu zuten horrek, bi urte eta erdiren buruan funtzionatu egin duela ikusi dugu. Orain arte 16.000 galdera egin dituzte guztira eta 600dik gora politikari ditugu izena emanda. Beraz, bai, ikusi dugu herritarrek galdetu eta politikariek erantzuteko ataria bilakatu dela. Argentinaren kasuan ere gauza bera gertatu da. Duela bi aste kaleratu genuen, eta ikusi dugu politikariak eurak direla bertan parte hartzeko eskaera egiten dutenak. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide