Kiroldegiko langileek hasi dute hiru eguneko greba

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 2a

BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako langileak goizean goiz bildu dira kiroldegi atarian. Pankartak jarri dituzte, eta bertan egon dira erabiltzaileren bat gerturatuz gero instalazioa itxita egongo dela jakinarazteko. 17:00etan, berriz, auto karabana egingo dute herrian zehar. Ostiralean eta larunbatean ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte, eta hainbat mobilizazio izango da egun horietan ere. Ikusi ekintzen zerrenda eta goizeko argazkiak Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide