"Hamar egun hauetan ez dugu proposamen zehatzik jaso, eta gaur eguerdian BPXport enpresaren deia jaso dugu, 17:00etan bilera bat egiteko. Ikusiko dugu zer gertatzen den, baina argi dugu interlokuzio hori enpresarekin baino udalarekin egin behar dugula", argia izan da bere adierazpenetan Urola Kostako ELAko ordezkari Janire Diaz.
Enpresarekin eserita egongo dira une honetan, eta haien aldetik proposamenen bat jasotzea espero dute. "Guk eskatzen dugun guztia jasotzen duen lan hitzarmen bat lortuz gero, berri positiboa izango litzateke". Hala ere, "ardura zuzena" udalarena dela nabarmendu du ELAko ordezkariak, "pleguak publikatzera beraiek bidali dituztelako" eta "aterako diren baldintza ekonomikoen terminoak beraiek erabaki dituztelako".
Bere esanetan, "lanuzteak eta mobilizazioak amaitutzat joko ditugu guk nahi ditugun terminoetan sinatzen dugunean hitzarmena eta udalaren plegutan jasota geratzen diren momentuan. Udalak ardura hori hartzen ez badu, gure arazoa ez da konponduko". Hitzarmena sinatu eta udalak pleguetan jasotzeko konpromisoa hartu arte, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute langileek.
Egunotako mobilizazioak:
Martxoak 2, osteguna
- 06:00etatik 09:00ak aldera arte, kiroldegiko sarreran bilduko dira langileak.
- 17:00etan, auto karabana herrian zehar.
- 08:00etatik 10:00ak aldera arte, kiroldegiko sarreran bilduko dira langileak.
- 17:00etan, kiroldegiko sarreran bilduko dira langileak.
- 19:00etan, elkarretaratzea udaletxe aurrean. Herritarrei deialdi zabala egin diete.
- 08:00etan, kiroldegiko sarreran bilduko dira langileak.
- 10:00ak aldean, bizikleta martxa ikastetxez ikastetxe.