Haimar Zubeldia omenduko dute XXXIII. Zarauzko Klasikoan

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 1a

Martxoaren 5ean ekingo dio denboraldiari Zarauzko Zikloturista Elkarteak.

Igande honetan hasiko du denboraldia Zarauzko Zikloturista Elkarteak, Aizarnazabalera irteera eginda. Itzulia bukatuta, San Pelaioko Beaxai tabernan bilduko dira zikloturistak hamaiketakoa egiteko. Denboraldian zehar, igandero egiten dituzte irteerak elkartekideek, eta zarauztarrekin batera, Orio, Getaria, Zumaia, Zestoa zein Azkoitiko zikloturistek ere hartzen dute parte hitzordu horietan. Oro har, inguruko herrietan egiten dituzte itzuliak, baina maiatza nahiz ekainean Piriniotara eta Nafarroa aldera ere jotzen dute. Horrez gain, beste hainbat ekitaldi ere antolatu ohi dituzte. Tartean, Zarautz-Zarautz Klasikoa. Aurten, gainera, berrikuntza bat izango da: Haimar Zubeldia txirrindularia omenduko dute. Zarauzko bizilagunak duela 20 urte debutatu zuen txirrindulari profesional gisa, eta ibilbide luzea dauka: 15 aldiz hartu du parte Frantziako Tour-ean eta World Tour-eko beteranoena da. Horregatik guztiagatik, haren bi hamarkadetako ibilbidea aitortuko dute eta zikloturistekin batera egingo du ibilbidea Trek-Segafredoko txirrindulariak. Guztira, 152 kilometro izango dira, Urola bailaran eta Goierrin zehar. Besteak beste, Errezil, Altzo, Larraitz, Lazkaomendi, Olaberria, Mandubi eta Etumeta igoko dituzte. Maiatzaren 28an izango da. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide