Hirugarren adina eta sexua ardatz

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 1a

Aitziber Estonbak sexua eta hirugarren adinaren inguruan jardungo du gaur, 19:00etan, Modelon.

Jende ugari bildu zuen Felix Zubiak eskainitako hitzaldiak, otsailaren 1ean. (Zarauzko Udala) Urtebete pasatu da Zarauzko Hirugarren Adinekoen Mahaia sortu zutenetik, eta aurten bultzada emateko helburuarekin, hainbat ekintza egingo dituzte. Zentzu horretan, hilero hitzaldi bat antolatuko dute. Otsailaren 1ean izan zen lehenbizikoa, Felix Zubia medikuaren eskutik, artrosia, artritia eta hezurretako minaren inguruan. Bigarrengoa asteazken honetan eskainiko du Aitziber Estonba sexologo eta Zarauzko Sexu Aholkularitza Zerbitzuko arduradunak. Hitzordu horretan sexuaz eta hirugarren adinaz jardungo du. Aurreratu dutenez, Estonbak sexualitatearen kontzeptu zabala azalduko du hasieran, hirugarren adinera heltzean sexualitatearekin gertatzen denaz, desiraren gutxitzeaz edota desagertzeaz, besteak beste. Zentzu horretan, desioa nola sustatu daitekeen azalduko du. Jakinarazi dutenez, hitzaldi parte-hartzailea izatea nahi dute, eta ordubete inguru iraungo du. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide