Globo erraldoiak eta goxokiak bota dituzte Modeloko balkoitik Inauteriei hasiera emateko. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Aurten Zarauzko Udalak Inauteriak indartu nahi izan ditu, eta asteburu osoko egitaraua antolatu du. Gaur eguerdian abiatu dute kolorez betetako jaia; txupinazoaren ondoren, globo erraldoiak eta goxokiak bota dituzte Modeloko balkoitik Inauteriei hasiera emateko. Handik zarauztarrak txarangaren atzetik Musika Plazara joan dira, eta kolorea, musika eta dantza izan da nagusi eguerdian Zarautzen.
[flickr_set id="72157677280972343"]