BIDEOA: Euskal Herriko Jaiak mozorrotzeko ardatz, La Salle ikastetxean

Zarauzko Hitza 2017ko ots. 24a, 19:43

https://www.youtube.com/watch?v=705EF_5D5WI
Gaur izan da inaute festa La Sallen, eta inauteriak aitzakia hartuta, hamaika gai desberdin jorratu dituzte Ikastetxean azken hamabostaldian.
Izan ere, guztientzako gaia Euskal Herriko Jaiak izango zirela adostu ostean, talde bakoitzak festa horren nondik norakoak ikertu ditu, ohiturak ezagutzeko, eta baita berreskuratzeko aukerak aztertzeko ere; zenbait kasutan, gizartean pil-pilean diren eztabaidak ere jorratu dituzte helduagoek, festa zer den eta zer ulertzen duten hausnartuz, ohiturak gaurkotzeko aukerak ikusiz, betikoa betikotzeko arriskua ezagun eginez. San Pelaio jaietako oilasko biltzea egin dute azken festan batzuek; beste batzuek San Ferminak irudikatu; Tolosa eta Lantzeko ihauteriek ere izan dute beren tartea, eta baita danborradek, eleganteek eta … eta baita Korrikak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide