ZKE Halterofiliako pultsolariak. (ZKE Halterofilia)
Liga Nazionalean bigarren urtez jardungo da ZKEko nesken taldea. Aurten sei pultsolariz osatuta da, eta lehen jardunaldian Ainhoa Larramendi, Nina Gurunandan, Diana Cantero eta Ainhoa Diazek hartu zuten parte. Guztira, 380 puntu lortu zituzten. Hurrengo jardunaldia apirilaren 8an izango dute.
Senior mutilen bi taldeei dagokionez, lehen taldeak 1.624 puntu lortu zituen, aurreko urteko lehen jardunaldian baino 24 puntu gehiago. Taldea garapen bidean den seinale dela adierazi dute elkartek. Taldea osatu zuten pultsolariak ondorengo hauek izan ziren: Danel Lopez, Aitor Gabirondo, Imanol Zulaika, Jon Mendizabal, Iker Guillamon eta Stepan Tsirkin. Iaztik hona talde erdia aldatu da, eta egun hiru pultsolari berri daude. Bestalde, Aitor Gabirondok eta Imanol Zulaikak Espainiako Junior Txapelketan parte hartzeko gutxieneko markak lortu zituzten. Lehia maiatzaren 13an izango da, Gandian (Valentzia).
Bigarren mailako taldeak, berriz, 1,298 puntu lortu zituen, aurreko urtean baino 81 puntu gehiago. Taldea hauek osatu zuten: Ximon Lopez, Xabier Altadil, Jaizki Mendizabal, Asier Lasheras, Ibon Eguzkiza eta Axier Uranga. Lopez eta Altadilentzat liga absolutuko taldearekin parte hartu zuten lehen aldia izan zen, gainera.
Datorren astean, martxoaren 4an, Euskadiko Kadete eta Promesen lehen jardunaldian jokatuko da Bizkaian. Gipuzkoako hautatzailearen aukeraketaren zain, zarauztarrak lehian izatea espero dute elkartetik.