Nordic Walking ikastaroa eskainiko dute larunbatean, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 22a

Saioa 09:00etatik 12:00etara izango da, eta 602332536 telefonora deitu beharko da izena emateko.

(ENWE)
Ipar martxako Euskadiko elkarteak eta Espainiako federazioak elkarlanean kirol horren inguruko ikastaroa antolatu dute larunbat honetarako. 09:00etatik 12:00etara izango da Zarautzen, eta kirol horretan hasteko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte parte-hartzaileek. 602332536 telefonora deituta eman behar da izena. Bastoiak antolatzaileek utziko dizkiete parte hartzaileei. Informazio osoa Euskadiko Nordic Walkingeko Euskadiko elkartearen webgunean aurki daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide