Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Banaka, bikoteka edota taldeka, hasi dute Aiako Orientazio Proba, udalerriko kaskoan. Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta, jende ugari bildu da 10:00etatik aurrera Pagoetako basoak zeharkatzeko. Batzuk korrika eta besteak lasaiago, guztiak mapa eta iparrorratza eskuetan hartuta, hasi dituzte ibilbide ezberdinak. Helduek gorria (5,4 kilometrokoa) egingo dute, heldu hasi berriek laranja (3,8 kilometrokoa) eta horia (2,5 kilometrokoa) familiek. Gipuzkoako II. Orientazio Ligako proba puntuagarria izango da.
[flickr_set id="72157680512578665"]