"Larriena da bizi dugun testuinguru honetan pleguak argitaratzea"

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 16a

Atzo udalak publiko egin zituen kiroldegiko zerbitzuak kudeatzeko pleguak. Langileen aldarrikapenak ez daudela jasota diote ELAtik. Bihar ere greba egingo dute.

(Argazkia: Zarauzkohitza.eus) "Pleguak Europako aldizkari ofizialera bidalita daude, baina oraindik ez dituzte publiko egin web orrian", jakinarazi dute ELA sindikatutik. Hala ere, Zarauzko Udalak atzo iluntzean kaleratu zituen kiroldegiko zerbitzuen kudeaketaren inguruko pleguak. Zarautz.eus webgunean daude ikusgai eta, besteak beste, kirol zerbitzu horien inguruko baldintza teknikoak, kudeaketa baldintzak eta subrogatuko dituzten langileen zerrenda egin du publiko. Behin argitaratuta, 40 egunean egongo dira jendaurrean, alegazioak edota aldaketak egin ahal izateko. "Nahiz eta Udal Gobernuko ordezkariek bileran esan ziguten pleguak ezin zirela aldatu, badakigu moldatu daitezkeela. Haiek nahi izanez gero, atzera bota dezakete, aldaketak egin eta abar. Borondate politikoa behar da horretarako, ordea", nabarmendu du ELAko Urola Kostako Zerbitzuetako ordezkari Janire Diazek. "Orain begiratzen ari gara juridikoki zer egin daitekeen eta aurrera begira zein pauso emango ditugun", esan du Diazek. Oposizioko alderdiekin bildu dira, eta aukerak aztertzen ari dira. "Guretzat larriena da testuinguru honetan pleguak argitaratzea", nabarmendu du. "Pleguetan ez daude jasota kiroldegiko langileen aldarrikapenak, ezta hitzarmen kolektiboaren inguruko inongo erreferentziarik ere", esan du. Jarraitu irakurtzen Zarauzkohitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide