Sandy eta Danny zarauztarrak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2017ko otsailaren 16a

Lehenbiziko aldiz, inauterietako konpartsa izango da, hilaren 25ean. Marisa Merino dantza eskolako kideen gidaritzapean, 70 lagunetik gora aterako dira dantzara.

Konpartsako parte-hartzaileak dantzan, aurreko larunbateko saioan. (Aritz Mutiozabal) 70eko hamarkadako film esanguratsuenetako baten eszenatoki bilakatuko da Zarautz Inauteri Egunean: Greaseko dantzak, abestiak eta estetika Alde Zaharrean zehar barreiatuko dira datorren larunbatean zortzi, hilaren 25ean. Zarauztarrak, Sandy Olsson, Danny Zuko eta haien kuadrillako kideen paperean, kaleak girotuko dituzte, lehenbiziko aldiz osatutako Inauterietako Konpartsarekin. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide