Haurren ibilaldi neurtua. (Agiro)
Eskolarteko XXX. Mendi Lehiaketaren barruan, ibilaldi neurtuak egingo dituzte martxoaren 12an Gipuzkoako eskualde desberdinetan. Urola Kostakoa Zarautzen egingo dute aurten, Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta.
Parte hartzaileak 08:30ak eta 09:00ak artean abiatuko dira Iñurritzako zelaitik, herriko parajeetan zehar: malekoia, Santa Barbara, Zingira, Mollarri eta Talaimendi inguruetan. Bi ibilbide izango dira aukeran: bata, luzea, 11 kilometrotakoa, eta bestea, motza, 6,5 kilometro pasatxokoa.
Ibilaldian hiru kontrol gunetatik pasatu beharko dute gaztetxoek, eta ibilbideak osatzeko denbora muga ere izango dute: luzearen kasuan, hiru ordu eta erdi, eta moztzean, bi ordu eta erdi. Helmuga Iñurritzan izango dute.
Ibilaldian ikastetxeetako ikasle guztiek hartu ahal izango dute parte. Taldeka osatu ohi da ibilbidea; gutxienez hiru lagunez osatua, eta gehienez ere bost lagunez. Izena eman nahi dutenek Pagoeta Mendizale Elkarteari bidali beharko dio izen-emate orria edo beren datuak, martxoaren 9a baino lehen. Haiekin harremanetan jarri nahi dutenek 943-13 10 85 edo 689-04 53 21 telefono zenbakietara deitu dezake edo
pagoetame@gmail posta elektronikora idatzi.